Ion Markel Saez de Urabain Iparragirre

Lazkaotarra jaiotzez baina gaur egun Usurbilen bizi naiz.

Argazkia eta familia lotuta daude niretzat txikitatik. Aitaren kamararen klik hotsa nire bizitzako soinu-banda izan da, eta argazki zoragarri haiek sortarazten zidaten (didaten) poza, izugarria. Orain nire familia propioa daukat, eta gure istorioa kontatzen saiatzen naiz egunero. Oroitzapen eder hauengatik gustatzen zait argazkilaritza dokumentala; xehetasun txikiez zipriztindutako une errepikaezin zoragarri horiek jasotzea dudalako gustuko.

Denborarekin, eta mimoz.

Argazkilaritzako arlo ezberdinetan lan egiten dut; arkitektura, higiezinak, kultura, erretratuak, paisaia, natura,... baina arlo guztien gañetik lotura bat dago, argazkilaritza dokumentala.

Argazkilaritza momentua da. Begien aurrean dadanagatik hasiz momentu horren bila ibiltzen naiz istorio bat kontatu nahian, egunerokotasunean begirada jarriz.

KABIENE KIDE OHIA